Presbizia | Innova ocular
Noiz agertzen da ikusmen nekatua?
40 urteetatik aurrera agertzen dira honen sintomak.
Ba al dago hura prebenitzerik?
Ez, adinari lotutako gaitza da, beraz, ia ezinezkoa da hura prebenitzea.
Zertan datza presbiziaren ebakuntza?
Kristalinoa ordeztea da, hau da, argi-izpiak erretinan fokatzen dituen begiaren lente naturalaren ordez funtzio bera duen eta bizi osoa irauten duen fokatze anitzeko begi barruko lente bat jartzean datza. Gaixoak, ondorioz, hurbileko, tarteko eta urrutiko ikusmena berreskuratzen du betaurrekoen edo lentillen beharrik gabe.
Laser bidez ere konpon daiteke, gaixoaren egoeraren eta asmoen arabera.
Zenbat irauten du ebakuntzak?
Minutu gutxi batzuk bakarrik irauten ditu; baina inoiz ez ditu 30 minutu baino gehiago irauten. Ondoren, gaixoa oinez joan ahalko da..
Mina sentituko al dut ebakuntzan?
Ez, gaixo gehienek presio moduko bat bakarrik sentitzen dute ebakuntzan zehar, eta erresumin pixka bat ondoren.
Bi begiei egiten al zaie aldi berean ebakuntza?
Ez, ez zaie biei aldi berean egiten ebakuntza. Oro har, denbora-tarte bat uzten da begi baten eta bestearen ebakuntzen artean. Astebete inguru.
Klinikan geratu beharko al dut?
Ez, tanta bidez ematen den anestesia topikoarekin egiten den ebakuntza anbulatorioa da. Gaixoa bere oinez itzuliko da etxera.
Noiz egin ahal izango dut berriz ere nire ohiko bizimodua?
Halere, kontuz ibili beharko du kolperik ez hartzeko, eta esfortzu handia behar duten jarduera fisikoak egitea saihestuko du, lehenengo hilean gehienbat.
Presbiziaren ebakuntza egiten badidate, etorkizunean begi-lausoak edukitzea saihestu dezaket?
Bai, begi barruan fokatze anitzeko lenteak sartzeak behin betiko saihestuko du begi-lausoa agertzea. Ez, laserra erabili bada.
Ebakuntza egin diezadakete miopia, hipermetropia edo astigmatismoa badut?
Bai, gainera, ebakuntza bakarrean kendu daiteke presbizia, errefrakzio-akatsak eta begi-lausoa.