Okuloplastia | Innova ocular
Okuloplastiak gaixotasun asko zuzentzen ditu. Hauek dira prozedura ohikoenak:
Toxina botulinikoa
Toxina botulinikoa adinarekin irteten diren espresio-zimurrak moteltzeko erabiltzen da, eta baita estetikoak ez diren zimurrak moteltzeko ere; giharrak erlaxatzen dituelako da ezaguna, eta gaztetzeko eta edertasun tratamenduetan izarra da.
Toxina botuinikoaren eraginak hile batzuk irauten ditu, eta aldika errepikatu beharra dago pertsonen arabera (keinu asko egiten dituzten ala ez) eta adinaren arabera. Efektu sekundarioen artean hematoma txikiak eta, zenbait kasutan, ukitu batekin zuzentzen diren asimetria arinak ere.
Blefaroplastia
Betazaletako poltsak kentzeko erabiltzen den teknika da. Goiko betazaletan soberan dagoen azala kentzean (goiko blefaroplastia) edota beheko betazaleko gantz-poltsak kentzean (beheko blefaroplastia) datza.