Begi-lausoak (kataratak) | Innova ocular
Zertan datza tratamendua?
Begi-lausoen ebakuntzan kristalinoa atera eta bere ordez funtzio bera duen begi barruko lente bat jartzen da. Kristalinoa ateratzeko, fokoemulsifikazio izeneko metodoa erabiltzen da, zeina ebaki ñimiño batzuen bitartez egiten den. Hain txikiak dira ebakiak, ezen ez duten punturik behar.
Gaur egun, ebaki horiek, kristalinoa zabaltzea eta hasierako zatiketa, ohiko moduan egin daitezke edo femtosegundoko laserraren bitartez, zehaztasun handiagoa lortzeko.
Begi-lausoen ebakuntza tokiko anestesiarekin (tantak) egiten da, eta ez du batere minik ematen.
Teknologia horri esker, tratamendua etxetik jarrai daiteke, eta berehala itzul daiteke ohiko jardueretara.