Glaukoma | Innova ocular
Zertan datza glaukomaren tratamendua?
Tratamenduaren xedea ikusmen gehiago ez galtzea eta ikusmen-eremuari eustea da, eta ikusmen arazo honen diagnosia egiteko unean zeudenez, gaur egun ezinezkoa da dagoeneko atrofiatuta dauden nerbioaren zuntzak berreskuratzea.
Begiko nerbioaren kalteak aurrera egin ez dezan, begiaren barruko presioa zifra normaletan egotea lortu behar da.
Oftalmologoak diagnosia egiten duenean, tratamendu medikua edo kirurgikoa aukeratuko du, glaukoma motaren arabera - glaukoma batzuk tratamendu kirurgikoarekin bakarrik osa daitezkeelako, sortzetikoen kasuan, esaterako - eta diagnosiaren garaian haren larritasun mailaren arabera.
Tratamendu medikua:
Kasurik arinenetan, litekeena da gaixotasuna kontrolpean edukitzea begietako tentsioa jaisten duten kolirioekin. Egunean behin edo hainbat aldiz eman behar da kolirioa, oftalmologoak agindutakoaren arabera, eta betirako da. Kolirioek ondorio kaltegarriak izan ditzakete, tokikoak edo orokorrak. Berehala eman behar zaio oftalmologoari haien berri, ondorio kaltegarri horiek ahalik eta gehien murrizteko, tratamendua alda dezan.
Tratamendu kirurgikoa:
Glaukoma tratatzeko bi motako kirurgia erabil daiteke: laser bidezkoa eta ebakuntza kirurgikoa.
Laser bidezko tratamendua: Glaukoma kronikoan, laserra ematen zaio trabatuta dagoen eta humore urtsua igarotzea eragozten duen zonari, eta haren irteera errazten da horrela, eta, ondorioz, begi barruko presioa jaisten da.
Trabekuloplastia deritzon glaukoma tratatzeko teknika oso erabilgarria da sendagaiak onartzen ez dituzten edo alboko efektu kaltegarriengatik sendagairik hartu ezin duten gaixoen kasuan. Tratamendu medikua hartzen duten arren haien begi barruko presioari normaltasun mugetan eusterik ez dugun gaixoen kasuan ere komenigarria da.
Laser bidezko tratamenduak ematen dituen aukerak mugatuak dira: batetik, ez da oso eraginkorra gazteengan, eta, bestetik, lortutako eragina ez da nahikoa izaten.
Glaukoma akutuan, begiaren aurreko eta atzeko ganbarak komunikatzen dituen irisean zulo bat egiteko laserra erabiltzeak eraginkortasun handia du. Prozedura hori, iridotomia deritzona, bi begietan egin behar da bietako batean glaukoma akutua agertzen denean. Halako glaukoma izateko arrisku-faktore bat edo gehiago duten gaixoen kasuan, prebentzio-neurri gisa erabiltzea gomendatzen da.
Trabekulektomia: Glaukoma oso fase aurreratuetan duten gaixoen edo tratamendu medikuak edo laser bidezko kirurgiak emaitzarik eman ez duenean aukeratzen den teknika kirurgikoa da. Ebakuntzan irtenbide berria sortzen da humore urtsuak begi-globotik irteteko eta presioa balio normaletan egoteko.