Estrabismoa | Innova ocular
Zer da estrabismoa?
Begien arteko paralelismoa galtzean datzan ikusmenaren arazoa da estrabismoa; ikusmen binokularraren asaldura da, hau da, begi bat objektu bati begiratzen dio baina besteak, aldiz, beste bati.
Estrabismoa bi motatakoa izan daiteke: horizontala (barrurantz), estrabismo konbergentea edo estrabismo dibergentea (kanporantz); eta estrabismo bertikala , begi bat beherantz eta bestea gorantz. Baina, konbinazio bezainbeste estrabismo mota daude.
Tratamendua
Estrabismoaren ondorioak bi dira: estetikoak eta ikusmenekoak. Azkena askoz ere garrantzitsuagoa da.
Ikusmenean duen ondorioa, anbliopia edo behi alper deritzona, betaurrekoekin eta begi menderatzailea estaliz osatzen da, “begi onean adabakiak jarriz”, kaltetutako begia behartzeko. Tratamendu honek ez du estrabismoa osatzen eta ez du desbideratzea gutxiagotzen, hau da, ez da estetikoki aldaketarik eragiten duen tratamendua, baina bai estrabismoak eragin dezakeen ikusmenaren asaldura bai, ordea.
Ondorioz, haurrei anestesia orokorrarekin egiten den ebakuntza da, zeinaren bitartez lerrokatze txarraren arduradunak diren begiko giharrak sendotzen edo ahultzen diren.
Helduengan, tokiko anestesiarekin ere egin daiteke.
Estrabismoaren ebakuntzak ez dira konplikatuak: begiaren mugimenduaz arduratzen diren giharrak sendotzea edo ahultzea da kontua. Desbideratzea zuzentzeko arku-gradu ahalik eta zehatzenak lortzeko prozeduran zehatz ibiltzea da zailtasuna. Dioptria prismatikotan neurtzen dira.
Batzuetan, toxina botulinikoa erabili behar izaten da hori lortzeko. Oro har, espezialistek desbideratze ez oso larriak dituzten eta osagai bertikalik ez duten 4 urtetik beherako estrabismo konbergentea duten gaixoengan erabiltzen dute toxina botulinikoa. Gainerakoetan, kirurgia izan ohi da aukera onena.
Informaziorik behar al duzu?
Estrabismoaren ondorioak bi dira: estetikoak eta ikusmenekoak. Azkena askoz ere garrantzitsuagoa da.