Kirurgia errefraktiboa | Innova ocular
Zein baldintza bete behar dira ebakuntza egin ahal izateko?
-
Ser mayor de edad.
-
Tener estable la graduación.
-
No tener la graduación muy alta (no más de 12 dioptrías en miopía y de 6 en hipermetropía y astigmatismo)
Zertan datza lehenengo kontsulta?
Lehenengo kontsultan gaixoari bere miopia, hipermetropia edota astigmatismo arazoei konponbide egokiena emateko diagnosi pertsonalizatua egiteko beharrezkoak diren proba guztiak egingo dira.
Zein proba egingo dizkidate?
-
Medición de la agudeza visual.
-
Estudio del segmento anterior del ojo.
-
Estudio del segmento posterior, fondo de ojo, para lo cual tendrán que dilatar la pupila.
Aldez aurretiko azterketa egin ondoren, kasu bakoitza banan-banan aztertuko da diagnosi pertsonalizatua emateko eta gaixoari bere errefrakzio arazoak konpontzeko prozedura egokiena zein den jakinaraziko zaio.
Eraman al ditzaket lentillak jarrita?
Ez, lentillak erabiltzen badituzu, 7 egun lehenago kendu beharko dituzu azterketa egin ahal izateko.
Norbaitekin joan behar al dut?
Komeni da norbaitekin joatea, baina gehienbat ez da komeni ibilgailurik gidatzea proben ondoren, begi-ninia zabaltzen direnez, ordu batzuez ikusmena lausotzen delako.
Zenbat irauten du ebakuntzak?
Minutu gutxi batzuk bakarrik irauten ditu; zuzendu beharreko dioptrien arabera gutxiago edo gehiago iraungo du. Baina, inoiz ez ditu 30 minutu baino gehiago irauten. Ondoren, gaixoa oinez joan ahalko da.
Minik ematen al du ebakuntzak?
Ez, ez du minik ematen. Anestesia ematen da tantatan. Gaixoak ez du ezer sentitzen; hala ere, hauts apur bat begian sartzen den sentsazio bera izan dezake gaixoak.
Betirako al da?
Gehienetan ez da berriro agertzen, baina batzuetan pixka bat ukitu behar da, oso gutxitan bada ere.
Nolakoa da ebakuntza ondorengo garaia?
Ebakuntzaren ondoren, kolirioak eta malkoak ematea aginduko da, eta denbora labur batez erabili beharko dira.
Noiz hartzen da alta medikua?
Alta eman aurretik lau azterketa egiten dira:
-
A las 24 horas.
-
A la semana.
-
Al mes.
-
A los tres meses, donde se realizará la última exploración y se procederá a dar el alta médica.
Zertan datza begi-lausoaren ebakuntza?
Kristalinoa ordeztea da, hau da, argi-izpiak erretinan fokatzen dituen begiaren lente naturalaren ordez funtzio bera duen eta bizi osoa irauten duen lente artifizial bat jartzean datza.
Begi-lausoen ebakuntzan, bi begiei egiten al zaie aldi berean ebakuntza?
Ez, oro har ez zaie biei aldi berean egiten ebakuntza. Oro har, denbora-tarte bat uzten da begi baten eta bestearen ebakuntzen artean. Astebete inguru.
Zenbat irauten du laser bidezko ebakuntzak?
Minutu gutxi batzuk bakarrik irauten ditu; zuzendu beharreko dioptrien arabera gutxiago edo gehiago iraungo du. Baina, inoiz ez ditu 30 minutu baino gehiago irauten. Ondoren, gaixoa oinez joan ahalko da.
Noiz agertzen da presbizia edo ikusmen nekatua?
40 urteetatik aurrera agertzen dira honen sintomak.
Ba al dago hura prebenitzerik?
Ez, adinari lotutako gaitza da, beraz, ia ezinezkoa da hura prebenitzea.
Zertan datza presbiziaren ebakuntza?
Kristalinoa ordeztea da, hau da, argi-izpiak erretinan fokatzen dituen begiaren lente naturalaren ordez funtzio bera duen eta bizi osoa irauten duen fokatze anitzeko begi barruko lente bat jartzean datza. Gaixoak, ondorioz, hurbileko, tarteko eta urrutiko ikusmena berreskuratzen du betaurrekoen edo lentillen beharrik gabe.
Klinikan geratu beharko al dut?
Ez, tanta bidez ematen den anestesia topikoarekin egiten den ebakuntza anbulatorioa da. Gaixoa bere oinez itzuliko da etxera.
Presbiziaren ebakuntza egiten badidate, etorkizunean begi-lausoak edukitzea saihestu dezaket?
Bai, fokatze anitzeko lentea jartzeak behin betiko eragotziko du begi-lausoak sortzea.