Begi-lausoak (kataratak) | Innova ocular
Itxaron-zerrendarik al dago?
Ez, Innova Ocularrek ez du itxaron-zerrendarik.
Nola dakit begi-lausoak ditudan ala ez?
Lehenengo fasean, begi-lausoa oraindik txikia denean, ikuspena okertzen dela hauteman dezakezu. Begi-lausoa handiagotzen denean, okerrago ikusten da, lausoago, eta eguneroko jarduera guztietarako zailtasunak izaten dira.
Ebakuntza egin ondoren, berriz ere ager al daitezke?
Ez, Behin betikoa da, betirako.
Zertan datza presbiziaren ebakuntza?
Kristalinoa ordeztea da, hau da, argi-izpiak erretinan fokatzen dituen begiaren lente naturalaren ordez funtzio bera duen eta bizi osoa irauten duen lente artifizial bat jartzean datza.
Mina sentituko al dut ebakuntzan?
Ez, gaixo gehienek presio moduko bat bakarrik sentitzen dute ebakuntzan zehar, eta erresumin pixka bat ondoren.
Bi begiei egiten al zaie aldi berean ebakuntza?
Ez, oro har ez zaie biei aldi berean egiten ebakuntza. Oro har, denbora-tarte bat uzten da begi baten eta bestearen ebakuntzen artean. Astebete inguru.
Klinikan geratu beharko al dut?
Ez, tanta bidez ematen den anestesia topikoarekin egiten den ebakuntza anbulatorioa da. Gaixoa bere oinez itzuliko da etxera.
Noiz egin ahal izango dut berriz ere nire ohiko bizimodua?
Ebakuntza egin eta aste bete beranduago, gaixoa bere ohiko bizimodura itzuli ahal izango da. Halere, kontuz ibili beharko du kolperik ez hartzeko, eta esfortzu handia behar duten jarduera fisikoak egitea saihestuko du, lehenengo hilean gehienbat.
Nolakoa da ebakuntza ondorengo garaia?
Kirurgiaren ondorengo hiru asteetan begiko kolirioak, antiinflamatorioak eta antibiotikoak ematen jarraituko du.
Kendu ahal daitezke begi-lausoak eta presbizia ebakuntza berean?
Bai, kristalinoa ordezkatzen denez (begiak argia erretinan fokatzeko erabiltzen duen lente naturala), lente bat jartzen da begiaren barruan, zeinak gaixoari hurbileko, tarteko eta urrutiko ikusmena berreskuratzea ahalbidetzen dion.