ICL | Innova ocular
ICL
Miopia zuzentzeko lente fin-fina eta malgua begiaren barruan jartzean datzan teknika. Kirurgia gehigarria da, hau da, begiari ez zaio ehunik kentzen eta, ondorioz, prozesu itzulgarria da. Oro har, errefrakzio akats larria duten gaixo gazteekin erabiltzen da, baina badu beste hainbat erabilera gehiago ere.
Zirujauak lentea injektatzen du (begi bakoitzak du berea, berezia) irisaren atzetik eta kristalinoaren aurretik, atzeko ganbara deritzon hutsunean, non ukipen-lenteen antzerako funtzioa burutuko duen. Ez du molestiarik sortzen eta guztiz ikusezina da.
Lente honek ez du mantentzerik behar jarri ondoren, eta biologikoki guztiz bateragarria da. Hainbat motatako lenteak daude; gure medikuek kasu bakoitzerako gomendagarriena gomendatuko dizute.
Ebakuntzak 15-20 minutu irauten ditu eta ez du punturik behar. Oro har, ez dira egun berean egiten bi begien ebakuntzak. Gaixoa begia estali gabe joango da etxera, azkar berreskuratzen du ikusmena.