Maiz egiten diren galderak | Innova ocular

Hauek dira begietako patologien eta arazoen inguruan zein haien tratamenduen inguruan maiz egiten diren galderen erantzunak:

 

Preguntas generales

Mingarria al da laser bidezko kirurgia?

Ebakuntzan, ukitzen edo sakatzen dela senti daiteke, baina minik ez. Ebakuntzaren ondorengo uneetan, lehenengo orduetan, hondar xehea edukitzearen sentsazioa, erresumina, negar-jarioa edo fotofobia senti daiteke, baina normalena lehenengo 24 orduak igarotakoan, ondoezik ez sentitzea da.

Bi begiei egiten al zaie aldi berean ebakuntza?

Jarraituko den prozeduraren arabera erabakiko da hori, baina saio berean egiten da oro har.

Zenbat irauten du laser bidezko ebakuntzak?

Minutu gutxi batzuk bakarrik irauten ditu; zuzendu beharreko dioptrien arabera gutxiago edo gehiago iraungo du. Baina, inoiz ez ditu 30 minutu baino gehiago irauten. Ondoren, gaixoa oinez joan ahalko da

Zenbat urterekin egin ahalko didate ebakuntza?

18 urtetik aurrera, graduazioa gelditu bada.

Zein proba egingo dizkidate?

  • Medición de la agudeza visual.

  • Estudio del segmento anterior del ojo.

  • Estudio del segmento posterior, fondo de ojo, para lo cual tendrán que dilatar la pupila.

Ebakuntzaren aurretiko azterketa egin ondoren, kasu bakoitza bereizita aztertuko da diagnosi pertsonalizatua eman eta gaixoari haren errefrakzio arazoak zuzentzeko prozedurarik egokiena zein den jakinarazteko.

Norbaitekin joan behar al dut?

Komeni da norbaitekin joatea, baina gehienbat ez da komeni ibilgailurik gidatzea proben ondoren, begi-ninia zabaltzen direnez, ordu batzuez ikusmena lausotzen delako.

Ba al dago itxaron-zerrendarik begi-lausoen ebakuntzarako?

Ez, Innova Ocularrek ez du itxaron-zerrendarik.

Zertan datza begi-lausoaren ebakuntza?

Kristalinoa ordeztea da, hau da, argi-izpiak erretinan fokatzen dituen begiaren lente naturalaren ordez funtzio bera duen eta bizi osoa irauten duen lente artifizial bat jartzean datza.

Begi-lausoen ebakuntzan, bi begiei egiten al zaie aldi berean ebakuntza?

Ez, oro har ez zaie biei aldi berean egiten ebakuntza. Oro har, denbora-tarte bat uzten da begi baten eta bestearen ebakuntzen artean. Astebete inguru.

Zenbat irauten du laser bidezko ebakuntzak?

Minutu gutxi batzuk bakarrik irauten ditu; zuzendu beharreko dioptrien arabera gutxiago edo gehiago iraungo du. Baina, inoiz ez ditu 30 minutu baino gehiago irauten. Ondoren, gaixoa oinez joan ahalko da.

Noiz agertzen da presbizia edo ikusmen nekatua?

40 urteetatik aurrera agertzen dira honen sintomak.

Ba al dago hura prebenitzerik?

Ez, adinari lotutako gaitza da, beraz, ia ezinezkoa da hura prebenitzea.

Zertan datza presbiziaren ebakuntza?

Kristalinoa ordeztea da, hau da, argi-izpiak erretinan fokatzen dituen begiaren lente naturalaren ordez funtzio bera duen eta bizi osoa irauten duen fokatze anitzeko begi barruko lente bat jartzean datza. Gaixoak, ondorioz, hurbileko, tarteko eta urrutiko ikusmena berreskuratzen du betaurrekoen edo lentillen beharrik gabe.

Klinikan geratu beharko al dut?

Ez, tanta bidez ematen den anestesia topikoarekin egiten den ebakuntza anbulatorioa da. Gaixoa bere oinez itzuliko da etxera.

Presbiziaren ebakuntza egiten badidate, etorkizunean begi-lausoak edukitzea saihestu dezaket?

Bai, fokatze anitzeko lentea jartzeak behin betiko eragotziko du begi-lausoak sortzea.

 

Lagun zaitzakegu? Zeure ondoan egongo gara behar gaituzunean.

HELBIDEA Pedro de Valdivia 9 28006, Madril

 
JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Missing fields Sent ok Bidali
Eskatu informazioa

HELBIDEA Pedro de Valdivia 9 28006, Madril

 

Application received correctly

We will contact you as soon as possible.