Ikusmen Urriko unitatea | Innova ocular
Zer da Ikusmen Urriko unitatea?
Ikusmen Urritasuna eragiten duten begiko patologiek kontrastea hautemateko gaitasuna edo ikusmenaren kalitatea jaitsi dezakete, eta aurpegiak ezagutzea, mugitzen ari diren gauzen ikusmena (kolore-kontrasterik gabeko edo kontraste txikiko eskailerak, adibidez), eta abar zaildu dezakete.
Innova Ocularrek irtenbidea aurkitu nahi die arazo horiei, betaurreko berezien, argi-iragazkien, sistema optiko konposatuen, lupen edo teleskopioen bitartez, besteak beste, gaixoa irakurtzeko, zinemara joateko edo gurutzegramak egiten jarraitzeko gai izan dadin; ohiko bizimodua egiten jarraitzeko, alegia. Beraz, garrantzitsua da argitzea ikusmen urritasuneko tratamenduek ez duela ikusmen eskasa eragiten, murriztutako ikuspegia hobetzea eta gaixoari gelditzen zaion ikusmena indartzea baizik, laguntza optiko eta ez optiko bidez, eguneroko atazak burutu ahal izateko eta hari autnomia maila handiagoa emateko.