Korneako uztaiak | Innova ocular
Tratamendua
Kornea barruko uztaien erabilerak iraultza ekarri du oftalmologian, kornearen transplantearen aurreko urratsa baita, eta gaixo gazteengan hura atzeratu edo saihestea eragin dezakeelako.
Estroma barruko uztaiekin egiten den tratamendua zirkulu erdi formako segmentu bat ala bi, material akrilikoko lodiera aldakorrekoa kornean sartzean datza.
Kirurgia bidez jartzen dira korneako uztaiak, eta kornearen erdialdea zapatzen da, erretinara heltzen diren irudiak hobetu eta, ondorioz, ikusmena ere hobetzen da.
Estroma barruko uztaiak, gainera, kendu edo alda daitezke euren betekizuna betetzen ez badute edo onartuak ez badira.