Nor garen | Innova ocular
Informaziorik behar al duzu?
Innova Ocular
Innova Ocular gure herrialdean ospe eta tradizio gehieneko Begietako Mikrokirurgiako kliniken nazioko sarea da. Oftalmologoen hiru belaunaldik osatutako erakunde medikua, begietako patologia guztien diagnosian, tratamenduan eta jarraipenean aditua. Oftalmologiako zerbitzu bateratua eskaintzen diegu gure bezeroei.
2000n sortu zen Innova Ocularrek gure oftalmologoen esperientziak eta jakintzak zein azken tekniken erabilerak bermatzen duten goi-mailako segurtasuna eskaintzen du.
Gaixoen begien osasuna hobetzeko xedearekin, tratamendu eta teknika oftalmologiko berrienak dituzte, zeinak bere profesionalen esperientziari, tradizioari eta jakintzari gehituta, irtenbide mediku onena eskaintzen duten ikusmenaren patologia eta arazorentzat.
Egun, Innova Ocularrek nazioko lurralde ia osoan ditu klinikak, hirien inguruan gehienbat, non zerbitzu oftalmologiko pertsonalizatua, hiritarrentzat tratu eta laguntza indibidualizatukoa, non hurbiltasuna gure taldearen filosofiaren barruan dagoen.
Gainera, tratamendu guztiek dute atzean berme eta segurtasun handienak, esperientzia, kalitatea eta teknologia onena. Horretarako , Innova Ocularreko sendagileen taldea osatzen duten 65 oftalmologo espezializatuek diagnosirako eta kirurgiarako ekipo berrienak dituzte erabilgarri, eta teknologia berritzaileenen eta teknika eta irtenbide modernoenen alde egiten dute beti, gaixoen ikusmenaren kalitatea hobetze aldera..
Espainian ospe handieneko Begietako Mikrokirurgiako kliniken nazioko sarea.
Egun, Espainiako hiri nagusietan dauden 15 zentrok osatzen dute Innova Ocular kliniken nazioko sarea:
-
Innova Ocular – Begitek (Beasain eta Donostia)
-
Innova Ocular –Clínica Ferreruela (Lleida)
-
Innova Ocular – Clínica Muiños (Tenerife iparra, Tenerife hegoa eta La Palma)
-
Innova Ocular – Clínica Vila (Valentzia)
-
Innova Ocular – Soler Dr. (Elx)
-
Innova Ocular – ICO Barcelona (Bartzelona)
-
Innova Ocular – IOA Madril (Madril)
-
Innova Ocular – La Arruzafa (Kordoba)
-
Innova Ocular – Oculsur (Kadiz, Jerez eta Chiclana)
-
Innova Ocular – Virgen de Luján (Sevilla)
Innova Ocularrek 50.000 prozedura eta ebakuntza inguru eta 145.000 inguru kontsulta hartu zituen 2013an eta, egun burutzen ari den integrazio eta hedapen faseak bultzatuta, 2015ean % 15 inguruko hazkuntza erregular eta ordenatua espero da. Horren barruan, sarean hainbat klinika berri gehituko dira.
Betaurrekorik gabe, lentillarik gabe eta nire irribarre ederrenarekin.
Innova Ocularren bai, ikusiko duzu.
Zergatik Innova Ocular?
Espezialistak direlako kirurgia errefraktiboan, miopian, hipermetropian eta astigmatismoan, presbizian edo ikusmen nekatuan eta begi-lausoetan. Gainera, erretina, glaukoma, kornea, okuloplastia, neuroftalmologia eta haurren oftalmologiako tratamenduetan espezializatutako unitateak ditu.
Oftalmologiako zerbitzu integrala eskaintzen duelako. Innova Ocularren begietako patologia, arazo edo akats oro tratatzen dugu, eta kasu bakoitzarentzat irtenbide egokiena eskaintzen dugu.
Begietako Mikrokirurgiako kliniken nazioko sare honetako tratamenduak abangoardiako teknologian oinarrituta daudelako eta merkatuan aurki daitezkeen laserrik aurreratuenak dituelako.
Eskaintzen duen zerbitzuan kalitate altuenak eskaintzen dituen konpainia medikua delako.
Korporazioaren gidalerroak
Innova Ocularren ikuspegia, egitekoa eta balioak dira taldearen eguneroko hazkuntzaren oinarriak, eta gaixoekin, gizartearekin, akziodunekin eta langileekin identifikatzeko nahiaren isla dira. Konpromisoa, aurrera egitea eta etengabekohobekuntza dira Innova Ocularren eta haren langileen egungo ardatz estrategikoak.
Innova Ocularrek ikusmenean eragina izan ditzaketen gaitzei eta arazoei tratamendu eta irtenbide medikuak ematea du xede, pertsonen osasuna hobetu eta, ondorioz, gizartearen onura eta garapenean laguntzen du..
Bere baloreetan oinarrituta osasun pribatuaren arloan erreferentziako konpainia izateko misioa du Innova Ocularrek; etika eta erantzukizuna; gaixoen konfiantza eta gertutasuna; etika eta erantzukizuna; sineskortasuna eta gaixoari zerbitzua; eta eraginkortasuna, planteamendu medikuen eta kalitate zorrotzenen bitartez.
Innova Ocularren balore bereizleak pertsonengatiko errespetua, osasunaren zaintza, gertutasuna, konfiantza, gaixoei zerbitzua ematea, bikaintasuna, korporazioaren gizarte-erantzukizuneko programa zabala eta eraginkortasuna dira.
Korporazioaren Gizarte Erantzukizuna
Innova Ocularrek korporazioaren gizartearekiko erantzukizuneko politika eta prozedura aktiboak ditu (RSC), zeinak osasunaren, ingurumenaren, iraunkortasunaren eta banakoaren errespetutik abiatzen diren.
Zentzu horretan, gure klinika-sareak bere jarduera profesionalaren oinarri diren etikako eta kode deontologikoko arau eta baloreetatik abiatutako arauak eta baloreak jarraitzen dituen praktika onak ditu gidalerro.
Gainera, gaixoen intimitatea eta konfidentzialtasuna babesten du Datuen Babeseko Lege Organikoaren (LOPD) bitartez, eta uneoro ebaluatzen du hura betetzen ari den ala ez.
Innova Ocular, gizartearen begien osasuna eta bizi-kalitatea hobetu nahian, gaixoan zentratzen ditu esfortzuak, beharrak eta asmoak, hura baita bere estrategiaren muina, zeina parametro etikoekin eta ingurumenaren babeserako parametro zorrotzenekin osatzen dituen. Horregatik, kliniken nazioko sare honetako langileak dira gure estrategiaren motorra, eta Innova Ocularren balio handieneko aktiboa.
Gainera, bere fundazioen bitartez, Innova Ocularrek modu aktiboan kolaboratzen du gizartearen sektore kaltetuenekin eta baliabiderik ez dutenekin, programa mediku-solidario zabal eta aktibo baten bitartez, tratamendu eta irtenbideak ematen Mediku baten laguntzarekin, munduko hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko.
Hauek dira Innova Ocular osatzen duten Fundazioek, zeinak ikerkuntza, ezagutza zientifikoen irakaskuntza eta osasun oftalmologikoaren sustapena bultzatzen duten, baldintza ekonomikoak, sozialak edo geografikoak zein diren aintzat hartu gabe: